Pandemiak eragindako etenaldi luze baten ostean, amaitzear dago 2022ko Aste Nagusi Pirata, baina oraindik askorentzat onena dena gelditzen da: Irrikitaldia. Prest al daukazue mozorroa?
Aste Nagusi Pirataren azken txanpan murgilduta daude Donostiako Piratak, eta Flamenkan giro ezin hobea izan da arratsaldean, kuadrilla jolasekin.