Jai giroa Aste Nagusi Piratako gazte bazkarian
Astean zehar Flamenka gunean bazkari ugari antolatu dituzte eta gaurkoan gazteen txanda iritsi da. Beste bazkarietan antolatzaileek paella sukaldatu dute baina gaurko bazkarian parte-hartzaileek etxetik ekarritako janaria eraman dute, gainontzeko kideekin elkarbanatzeko. Jai giroa egon da 14:00etatik aurrera Flamenka gunean eta gazte dezente bildu dira bazkaltzera. Musika jarrita zegoela, sagardo botilak, garagardoak, patata tortillak edota bokatak ikusi dira. Hurbildu diren gazte asko mozorrotuta joan dira eta beraien artean irribarreak ikusi ahal izan dira. Familia batzuk ere ikusi dira bere haurrekin bazkarian parte-hartzen. Bazkariaren ostean, 16:00etan, kuadrillen jolasak antolatuta daude.
Hemen duzue gazte bazkariko irudi bilduma: