Telebista saioak lehian aritu dira Flamenkan
Aste Nagusi Pirataren azken txanpan murgilduta daude Donostiako Piratak, eta Flamenkan giro ezin hobea izan da arratsaldean, kuadrilla jolasekin. Gazte bazkaria egin ostean, kuadrilla bakoitzak bere mozorroa jantzi du, eta lehian hasi dira. Bakoitza telebista saio edo telesail ezagun batez mozorrotu behar zen, eta denetarik egon da han: Mujeres y Hombres y Viceversa, El Conquis, Patito Feo, Peaky Blinders, Irabazi Arte, Bob Esponja, Pirritx eta Porrotx; Txirri, Mirri eta Txiribiton, eta abar. Iragarkiak ere egon dira!
Kuadrilla bakoitza bere paperean erabat sartuta zegoen, eta kaitik pasatzen zen ororen harridura sortu dute jolasek. Askotariko probak izan dira: titarekadaz eta baso bete janariz osatutako lokotx bilketa, Parte Zaharretik aurkitutakoarekin txaranga bat sortzea, sokak ahal bezala egitea eta sokasaltoan ibiltzea, taldekideak traineru baten moduan esertzea eta taldekide bakoitza besteen gainetik pasatzea garaipenaren ikurrina lortzeko, eta abar. Horren guztiaren aurretik, taldeek desfilea egin dute epaileen aurrean (besteak beste, Risto Mejide zegoen), eta batzuek benetako koreografiak zituzten prest! Gauerako berotu dute dagoeneko kuadrillek.
Jarraian kuadrilla jolasen bideoa eta irudi bilduma ikus ditzakezue: