Waterpolo erakustaldia egiten ari dira Nautikoan
Waterpolo erakustaldia, Nautikoan. (Argazkia: Beñat Parra) Edariaz, janariaz eta parrandaz gain, jaietan ere badago kirolerako lekua, eta horregatik, Donostiako Festakek waterpolo erakustaldia antolatu du Aste Nagusian. Gaurkoan, emakumeena izan da erakustaldia, eta 12:00ak aldera hasi da, Waterpolo Donostiaren eta Euskadi Waterpoloren arteko neurketarekin, donostiarren zein bisitarien begiradapean.
19:00ak arte ariko dira partidak jokatzen, eta giroa dago Nautikoan: eguraldi ona, musika eta pintxoak jateko eta edariak hartzeko aukera. Jarraian, aipatu neurketaren zati bat ikus dezakezue, bideoan:


