Irrikitaldiarekin amaituko da Aste Nagusi Pirata
Udaleko Aste Nagusia atzo amaitu zen eta gaur Aste Nagusi Pirataren txanda heldu da. Aste Nagusi Pirata antolatu den urtero bezala Irrikitaldiarekin emango diote agurra 2022ko Aste Nagusiari. Irrikitaldian jendea pertsonaia ezberdinetaz mozorrotzen da eta Bulebarreko kioskoan biltzen dira arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, Parte Zaharretik kalejira egiten dute, txaranga batzuek musika jartzen duten bitartean, eta Kale Nagusitik Santa Maria elizara joaten dira. Han antzerki moduko bat egiten dute eta amaitzean, berriro ere kalejiran murgiltzen dira eta Abuztuaren 31, San Juan, Astokale, Narrika, Fermin Kalbeton, San Jeronimo, Konstituzio Plaza eta Ikatz kalea zeharkatuta. Orain dela 2 urte antolatu zen azkeneko Irrikitaldia, 2019an, eta urte horretako irudi bilduma duzue ikusgai gure webgunean.
Jarraian 2019ko Irrikitaldiaren bideoa ikusi dezakezue: