Sei lagun atxilotu dituzte bart, gehienak lapurretak direla eta
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak sei lagun atxilotu dituzte bart, Donostiako Aste Nagusiko azken gauean. Sei atxilotuetako hiru lapurretak egitea leporatuta atxilotu dituzte, bat polizia agenteak erasotzea egotzita, beste bat lesioak eragitea leporatuta eta beste bat mehatxuak egitea egotzita. Horiez gain, Poliziak ez du bestelako jarduketarik egin bart.