Txomiñenea jai giroan murgilduko da hiru egunez
Badoa Aste Nagusia, baina jaiak ez du etenik Donostian, eta laster hasiko dira Txomiñeneko jaiak. Iraileko lehenengo asteburuan, 2tik 4ra, ospatuko dituzte jaiak, eta egitarau zabala prestatu dute, El Txominazo. Gure saririk onena, elkarrekin ospatzea! lelopean. Jarduera gehienak Arteleku plazan egingo dituzte. Jarraian, egunez eguneko egitaraua ikus dezakezue:
Irailak 2, ostirala:
- 18:00etan, jaien hasierako txupinazoa, erraldoiak eta buruhandiak eta txokolate jana.
- 18:30ean, Mikeltxi DJ-a.
- 19:00etan, trikipoteoa auzotik.
- 21:00etan, afaria. Mahaia erreserbatu behar da, hilaren 31 baino lehen txomineneakojaiak@hotmail.com helbidera idatzita.
- 23:00etan, Mikeltxi DJ-a.
Irailak 3, larunbata:
- 10:00etan, haurrentzako jolasak.
- 11:00etan, Donosti Kayaken eskutik, Urumean arraunean ibiltzeko aukera egongo da (8 urtetik gorakoentzat). Izena txosnan eman behar da.
- 12:00etan, marrazki eta pintura lehiaketa eta eskulanen ikastaroa.
- 16:00etan, mus txapelketa, karpan.
- 16:00etan, mahai teniseko txapelketa, 10-17 urte artekoentzat.
- 16:00etam, haur parkea: zezen mekanikoa, puzgarriak eta ekortzeko makina. 2 euroren truk, bidaia mugagabeak.
- 18:00etan, IV. Zezen Mekanikoaren Nazioarteko Rodeoa (12-17 urte artekoentzat).
- 18:30ean, patata tortilla txapelketa.
- 19:00etan, Pulitxomin sariaren banaketa, auzoko argazkirik onenarentzat.
- 19:30ean, El Callejon del Gato taldearen kontzertua.
- 21:00etan, herri afaria, Euskalparrillarekin. Izena hilaren 25era arte eman daiteke.
- 23:15ean, dantzaldia Tsunami taldearekin.
- 00:00etan, zezensuzkoa.
- 01:00etan, Maitasuneko tonbola festa, La gata con botas boutique erotikoarekin elkarlanean.
Irailak 4, igandea:
- 10:00etan, meza Kristobaldegin, auzoko hildakoen oroimenez.
- 10:00etan, zinta lasterketa eta joko tradizionalak (sokatira, artaburu, txinga eta zaku lasterketak, aulkien jolasak, eta abar).
- 12:00etan, muxikoak eta plazako dantzak.
- 13:00etan, jubilatuentzako pintxo-potea, karpan.
- 14:00etan, herri paella jana. Prezioa, 10 euro. 619-38 11 17 telefono zenbakira Whatsapp bidez idatzita eman behar da izena, eta hilaren 31 baino lehen ordaindu behar da.
- 16:00etan, belaunaldien arteko ginkana.
- 17:00etan, bote txapelketa, Andereñoak plazan.
- 17:30ean, toka txapelketa, Rincon tabernan.
- 18:00etan, Kantu Kolore taldearen ikuskizuna, Donostia Kulturaren eskutik.
- 20:00etan, jaien amaiera eta traka.