Festa espero baino lehenago bukatu da
Realak ezin izan du Donostiako Aste Nagusia borobildu. Ordubete on bat jokatzea ez da nahikoa Bartzelona gainditzeko. Txuri-urdinek astindua jaso zuten atzo gauean (1-4), Anoetan jokaturiko ligako lehen neurketan. Lehen zati parekatuaren ostean, bigarrenean Kataluniako taldeak aise menderatu du Reala fisikoarekin eta kalitatearekin.
Parez parte aritu ziren bi futbol taldean lehen zatian. Minutua bete ez zenean, Bartzelona aurretik jarri zen markagailuan Robert Lewandowskik egindako golari esker. Gutxira berdindu zuten txuri-urdinek Alexander Isak aurrelariari esker. Ordutik aurrera, aukera ugari izan zituen Realak aurretik jartzeko, baina arerioen Ter Stegen atezainak aukera guztiak zapuztu zituen. Bestalde, erabakigarria izan zitekeen jokaldi bat gertatu zen lehen zatian. Dembelek ukalondoarekin kolpatu zuen Aihen Muñoz atzelari txuri-urdina. Epaileak, ordea, ez zuen ikusi, eta ikusi bazuen ere, Bartzelonako jokalaria ez zigortzea erabaki zuen. Realzale askoren haserrea eragin zuen.
Bigarren zatian, gasolina agortu zitzaion Realari, eta aldaketekin pauso bat aurrera eraman zuen Bartzelonak. Horrela, minutu gutxitan bi gol egin zituen aurkariak; Dembelek 1-2koa eta Lewandowskik 1-3koa. Bi goletan Ansu Fati gaztea izan zen erabakigarria, eta laugarren gola berak egin zuen.
Ez zen ahazteko partida izan, baina bai ahaztu beharrekoa. Liga hasi baino ez da egin, eta Realak bere lekua egin behar du, gainerakoen abantailak eta bestelakoak aintzat hartuta.