Zine musika eskainiko du Euskadiko Orkestrak Kursaalean, Hollywoodeko izarrek lagunduta
Euskadiko Orkestrak film arrakastatsuenetariko batzuen soinu bandak interpretatuko ditu irailaren 1ean, Kursaal Auditoriumean, 20:00etan. ¡De pelicula! ikuskizunean, Karibeko piratak, Titanic, Deabruzko panpina, The Mask, Erregearen hitzaldia, Bizitza ederra da eta beste pelikula askotako abestiak entzun ahal izango dira.
Bi aktore bikoiztailek Jack Sparrow, Forrest Gump, Jurgi VI.a eta Chucky bezalako pertsonaiei ahotsa jarriko diete, eta zine kontzertuari “benetakotasun handia” emango diotela ziurtatu du Euskadiko Orkestrak. Beraien lokuzioa gaztelaniaz izango da, euskarazko azpitituluekin.
Sarrerak 25 eurotan daude salgai, euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan. Euskadiko Orkestrako abonatuek 20 euroko prezio murriztuan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak.