Bera Bera eta Beti Onak aurrez aurre, Egiako eskubaloi txapelketan
(Argazkia: Beñat Parra) Hilaren 18an hasi zen 27. Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa, gizonezkoen kategoriarekin. Aldiz, gaur arratsaldean abiatuko da emakumezkoen lehia. Donostiako Bera Bera eta Atarrabiako Beti Onak ariko dira parez pare Egiako kiroldegian, 19:30ean. Neurketa zuzenean ikusi ahal izango da helbide honetan.
Aldiz, Egiako neskek ostiralean jokatuko dute Zarautzen aurka Egiako kiroldegian, 18:00etan. Egun berean, baina bi ordu beranduago, txapelketako azken partida jokatuko dute klub berdinen gizonezko taldeek. Hau da, Egia eta Zarautz ariko dira elkarren aurka, 20:00etan.
Norgehiagokak ikustera joateko sarrerek 7 euroko prezioa izango dute, eta sarrera doakoa izango da Egiako bazkideentzat; era berean, Egiako bi taldeen neurketak doakoak izango dira.


