Musika Hamabostaldiak Pablo Sorozabal konpositore donostiarra omenduko du gaur Arantzazun
Pablo Sorozabal. (Argazkia: Musika Hamabostaldia) Musika Hamabostaldiak Pablo Sorozabal konpositore donostiarra omenduko du gaur, hura jaio zela 125 urte bete diren honetan. Sorozabal konpositorea, zalantzarik gabe, XX. mendeko musika sinfonikoko eta lirikoko konpositorerik nabarmenenetako bat izan zen. Espainiar genero lirikoari ekarpen erabakigarria egin zion, batez ere, zarzuelaren esparruan.
Ganbara eta Easo abesbatzek bere errepertoriorik euskaldunena miatuko dute, euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa batekin.
Bi abesbatza horiekin batera arituko dira Maria Jaunarena eta Lorea Lopez sopranoak; Luken Munguira tenorra; Eider Perez narratzailea; Iñaki Salvador eta David de Oliveira piano jotzaileak; Zerizan Txistu taldea, Axular Gero Dantza Taldea eta DAB konpainia.
Sarrerak esteka honetan eros daitezke.

