Barearen ostean dator zezena

Zezena atzetik bagenu bezala bizi gara urte osoan zehar: korrika, presaka eta patxadaz egoteko ia denborarik gabe. Udako oporretan, ordea, badirudi zezen hori kristalezko kutxa batean gordetzen dela, ezkutuan, inor hartaz gogoratu ez dadin. Abuztua amaitzen ari da, lagunok, eta, Aste Nagusian bertan kristalezko kutxan gordeta egon den zezena itzartu da lozorrotik. Hondartzan lasai etzanda egon denak aurki ez du horretarako hainbeste denbora izango, adardun animaliatzarrak harrapatu ez dezan ihesean arituko delako. Aizue, baina egon lasai denok: eskerrak irailean eguraldi onak ez gaituen berehalakoan umezurtz uzten.