Sorloth bueltan da
Alexander Isakek utzitako hutsunea betetzen ari da Reala. Atzo Donostiara iritsi bazen ere, gaur baieztatu dute Alexander Sorloth aurrelari norvegiarraren itzulera. Reala eta Alemaniako Leipzig taldeak ados jarri dira, eta Sorlothek utzita jokatuko du txuri-urdinekin denboraldi honetan. Iazko formularen antzekoa errepikatu dute; izan ere, Sorloth utzita aritu zen Realean.
Pasa den sasoian norvegiarrak 8 gol egin zituen 44 partidatan. Zenbaki horiek hobetzea da aurrelariaren erronka. “Aurrelari bat baino askoz gehiago, Sorlothek potentzia eta kalitatea gehitzen dizkio Realaren erasoari”, adierazi du Realak.