Asteazkenean jarriko dituzte salgai 1813ko sarraskiari buruzko musikal erraldoirako sarrerak
1813ko erreketa oinarri duen musikalerako sarreark asteazkenean jarriko dituzte salgai, abuztuaren 31n hain zuzen. Oihan Vega eta Valen Moñux Bergara Antzerki Musikala taldeko kideek, joan den martxoa Toti Martinez de Lezearen Bretxa eleberrian oinarritutako “ikuskizun erraldoia”. Ikuskizuna 2023ko urtarrilaren 13an estreinatuko da Viktoria Eugenian, eta dantzari, musikari eta aktoreen artean 150 parte hartzailetik gora izango ditu.
Sarrerak 11:30ean jarriko dira salgai eta 19€ eta 33€ artean egongo dira.
“Donostia inoiz ikusi ez bezala”
Martxoko aurkezpenean azaldu zutenez, “Totiren lana errespetatzea” izan da musikalaren oinarria, eta eleberriko pertsonaiekin osatuta dago istorioa. Horretaz gain, Jose Maria Leclercq historialariaren eta Jose Javier Pi Chevrot arkitektoen laguntza izan dute.
Pi Chevrotek 1813 aurretiko Donostiaren mapa bat du egina hiru dimentsiotan “munduan den bakarra” ziurrenik, eta LED pantaila handian ikusteko aukera izango da: “Donostia ikusiko duzue inoiz ikusi ez duzuen bezala”.
Hizkuntzari tratamendu berezia emango diote ere, pertsonaia bakoitzak bere berezko hizkuntzan hitz egingo du eta. Hau da, soldaduek frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz eta portugesez mintzatu eta abestuko dute, eta herritarrek euskaraz. Bien arteko elkarrizketak gazteleraz izango dira. Ohartarazi dute, herritarren istorioa kontatzen dutenez, musikalaren %85 izango dela euskaraz.
Bergara Antzerki Musikalaz gain, Bergarako Musika Eskolaren, Donostiako Union Artesana elkartearen, Donostiako Tempo 22 dantza akademiaren eta Donostia 31 Rekreazionista Elkartearen parte hartzea izango du ikuskizunak, besteak beste.