Manchester Uniteden aurkako partidarako sarrerak eskatu daitezke dagoeneko
Martin Zubimendi Manchester Unitedeko jokalariz inguratuta, Europa ligan. Realak datorren ostegunean (irailak 8) abiatuko du denboraldi honetako Europa ligako abentura, Manchester Uniteden etxean, Old Trafforden, jokatuko duen partidarekin. Horrela, taldea babestera bidaiatu nahi duten zaleek sarrerak eskatu ditzakete dagoeneko.
Klub txuri-urdinak 3.200 sarrera izango ditu Manchesterrera joan nahi duten realzaleentzat, eta 43 euroan salduko ditu. Sarrerak eskatzeko epea irekita dago jada, eta bazkideek, akziodunek eta RS Fanek eskatu ditzakete, osteguneko, irailaren 1eko, 12:00ak arte. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ditzake, bat berarentzako eta bestea bazkide den edo ez den beste pertsona batentzako. Eskaerak Realaren webgunearen bidez egin daitezke, hemen klikatuta. 3.200 sarrera baino gehiago eskatu balira, eskatzaile guztien artean zozketa egingo luke Realak.


