Parte Zaharreko zaborren aferak "azterketa sakonago bat" merezi duela dio Eneko Goiak
Uda hasieratik Parte Zaharreko kaleetan pilaturiko zaborra nabarmen ugaritu da. Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea pilaturiko zaborren argazkiak zabaltzen ari da sare sozialetan, eta Donostiako Udalari arazoa konpontzeko eskatu diote. Zaborren aferari buruz galdetuta, Eneko Goia alkateak aitortu du udan zaborren kudeaketak arazoak sortu dituela Parte Zaharrean.
Neurriak hartu eta zaborrak jasotzeko zerbitzuak indartu direla gaineratu du Goiak. Horrela ere, gaiak “azterketa sakonago bat merezi duela” uste du. “Batez ere, udan aktibitateak gora egin duenez, arazoak sortu ditu”.