Hondarribia izan da azkarrena sailkatze estropadan
Donostiarra bigarren txandan arituko da igandeko lehen jardunaldian; Urdaibai, Zierbena eta Ondarroarekin neurtuko dituzte indarrak.
Hondarribiak egin du denborarik azkarrena Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropadan: 19:43.72 minutu. Harekin batera, sei traineru hauek lehiatuko dira datozen bi igandeetan: Zierbena (20:00.26), Orio (20:02.74), Getaria (20:05.56), Urdaibai (20:09.58), Kaiku (20:09.84) eta Ondarroa (20:09.96). Donostiarra ere lehiatuko da, noski, baina jakina denez, ez du sailkatze estropadan parte hartzen.
Emakumezkoen sailkatze estropada bihar izango da, irailaren 1ean, 18:00etan. Hor ere ez du Donostiarrak parte hartuko, baina bai, ordea, Donostia Arraun Lagunakek. IRUTXULOKO HITZAk jarraipena egingo du.
Hemen ikus dezakezue gizonezkoen sailkatze estropadako sailkapena –zazpi onenak sailkatu dira–:
- Hondarribia 19:43.72
- Zierbena 16,54ra
- Orio 19,02ra
- Getaria 21,84ra
- Urdaibai 25,86ra
- Kaiku 26,12ra
- Ondarroa 26,24ra
- Cabo 28,34ra
- Isuntza 37ra
- Ares 44,62ra
- Bueu 53,98ra
- Meira 54,72ra
- San Pedro 55,36ra
- San Juan 1.06,48ra
- Zarautz 1.12,70era
- Pedreña 1.13,30era
- Arkote 1.21,88ra
- Zumaia 1.27,20ra
- Lapurdi 1.37,44ra
- Castropol 1.43,36ra
- Deustu 1.46,10era
- Castro 2.02ra
- Hibaika 2.13,24ra
- Mutriku 2.22,94ra
Ondoren, txanden zozketa egin dute Donostiako Udaletxean:
- Txanda: Orio, Getaria, Hondarribia eta Kaiku.
- Txanda: Urdaibai, Zierbena, Donostiarra eta Ondarroa.