Denboraldi berria aurkeztu du Bera Berak
(Argazkia: Bera Bera) Bera Berak 2022-2023 denboraldiaren aurkezpena egin zuen atzo, Miramar jauregian. Ostiral honetan bertan hasiko da Guerreras Ibedrola liga, 18:15ean, Gasca kiroldegian. Partida ez da nolanahikoa izango, gainera; bertan izango dira ligako eta kopako txapeldunak norgehiagoka: Bera Bera eta Malagako Costa del Sol.
Mitikoak da denboraldi berrirako aukeratu duten leloa, eta helburu nagusietako bat Europako ligako taldeetako fasea pasatzea dela nabarmendu zuen Alba Menendez jokalariak: “Lehengo urtean demostratu genuen Europan gure lekua dugula, eta berriro ere taldeetako fase horretan egotera itzuli nahi dugu”.

