Kontxako gizonezkoen sailkatzeko estropadako zozketa egin dute
Gaur abiatuko da lehia, 18:00etan. 24 traineruk parte hartuko dute eta zazpi onenak sailkatuko dira hurrengo bi igandetarako.
Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadako irteera ordenaren zozketa egin dute gaur eguerdian, Donostiako Udaletxean. Guztira, 24 traineru ariko dira lehian, eta saria soilik zazpik eskuratuko dute. Hau da, zazpi azkarrenek. Santurtzi iazko irabazleak ez du parte hartuko, epe barruan izena eman ez zutelako, eta gonbidatu ez dituztelako.
Hona hemen irteera ordena:
1. Lekeitio
2. Orio
3. Cabo
4. Ares
5. San Pedro
6. Kaiku
7. Urdaibai
8. Ondarroa
9. Bueu
10. Zierbena
11. Hondarribia
12. Getaria
13. Arkote
14. Zarautz
15. Castro
16. Lapurdi
17. Mutriku
18. Pedreña
19. Zumaia
20. Meira
21. San Juan
22. Deustu
23. Hibaika
24. Castropol
Esan bezala, zazpi onenak sailkatuko dira datozen bi igandetarako, eta Donostiarrarekin batera izango dira bandera eskuratzeko lehian.
Iazko sailkatze estropadako emaitzak, berriz, jarraian dituzue:
- Santurtzi 20:23.68
- Hondarribia 20:29.54
- Zierbena 20:31.98
- Cabo da Cruz 20:43.22
- Orio 20:44.38
- Bermeo Urdaibai 20:45.20
- Ares 20:47.34
- Ondarroa 20:54.74
- Lekittarra 20:56.88
- Getaria 21:01.08
- San Juan 21:06.02
- Kaiku 21:14.14
- Zarautz 21:16.30
- Tiran 21:22.00
- Pedreña 21:26.40
- San Pedro 21:26.66
- Arkote 21:31.08
- Zumaia 21:50.44
- Deustu 21:54.02
- Lapurdi 22:17.06
- Camargo 22:29.04
- Mutriku 22:41.16
- Hibaika 23:21.06