Donostia Arraun Lagunak iazkoa errepikatzen ahaleginduko da
Emakumezkoen Kontxako sailkatze estropada jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera. 19 traineruk parte hartuko dute, eta soilik zazpi onenak sailkatuko dira.
Iazko Kontxako Bandera ahaztezina eta historikoa izan zen Donostia Arraun Lagunakentzat. Euskotren liga eskuratuta, Kontxako sailkatze estropada, bi jardunaldiak eta bandera irabazi zituzten. Aurten, ordea, Orio aurretik izan dute ligan, eta denboraldian zehar hobeak izan dira. Horiek horrela, Kontxan onena eman beharko du Donostia Arraun Lagunek iaz badian lorturikoa errepikatzeko.
Emakumezkoen sailkatze estropada jokatuko dute gaur, 18:00etatik aurrera. Guztira, hemeretzi traineruk parte hartuko dute, eta zazpi onenak sailkatuko dira datozen bi igandetarako. Azken urteotan gertatu den moduan, Galiziako traineruen mailari erreparatuko diote askok –iaz Chapela sailkatu zen–. Donostiarrarekin batera, zortzi traineruk jokatuko dute bandera datozen bi igandetan.
Emakumezkoen sailkatze estropadako irteera ordena:
- Tiran
- Tolosaldea
- Zumaia
- Deustu
- Orio
- Cabo
- Hibaika
- Chapela
- Donostia Arraun Lagunak
- Hondarribia
- Ondarroa
- Perillo
- Zarautz
- Castro
- Rianxo
- Mugardos
- Portugalete
- Hernani
- Castropol
Hona hemen iazko sailkatze estropadako denbora ofizialak –lehen zazpiak sailkatu dira–:
- Donostia Arraun Lagunak 10:54.00
- Orio 11:02.46
- Hondarribia 11:08.62
- Tolosaldea 11:10.42
- Deustu 11:13.68
- Hibaika 11:13.74
- Chapela 11:16.02
- San Juan 11:17,58
- Ondarroa 11:18,88
- Cabo 11:19,84
- Zumaia 11:19,88
- Perillo 11:20,18
- Isuntza 11:34,82
- Tiran 11:36,54
- Zarautz 11:45,66
- Lutxana 11:47,82
- Ribeira 11:57,70
- Lapurdi 12:07,52
- Mugardos 12:11,26
- Castro 12:52,58