Kontxako Bandera lehiatzera aterako dira Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta, gizonezkoena, 12:00etan. Itsasoa nahiko bare izango dute arraunerako.
Gaur goizean egin dute kale zozketa. Emakumezkoetan, Donostiarra bigarren kaletik ariko da eta Donostia Arraun Lagunak hirugarrenetik. Biek bigarren txandan parte hartuko dute. Lehia polita espero da Orio txanda berean izango dutelako. Gizonezkoetan, berriz, Donostiarra lehen kaletik ariko da, bigarren txandan.
Emakumezkoen Kontxako lehen jardunaldia 11:00etan hasiko da, eta hauek dira txandak eta kaleak:
Lehen txanda
- Hondarribia
- Tolosaldea
- Cabo
- Hibaika
Bigarren txanda
- Orio
- Donostiarra
- Donostia Arraun Lagunak
- Chapela
Gizonezkoen Kontxako lehen jardunaldia, berriz, 12:00etan abiatuko da, eta hauek dira txandak eta kaleak:
Lehen txanda
- Orio
- Getaria
- Kaiku
- Hondarribia
Bigarren txanda
- Donostiarra
- Urdaibai
- Ondarroa
- Zierbena
Iazko lehen jardunaldian Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia izan ziren onenak. Dena dela, Kontxako Banderak Donostia Arraun Lagunakek eta Santurtzik astindu zituzten bi jardunaldiak jokatuta.