Divorce From New York donostiarrak lan berria kaleratu du: 'Sausalito'
Alvaro Granda Ferrer donostiarrak berriro egin du. Jazza eta elektronika uztartuz, disko elektroniko fresko, dantzagarri eta berritzailea kaleratu du, Divorce From New York izenpean. Formatu honetan kaleratzen duen bigarren lana da Sausalito, duela urtebete baino gutxiago kaleratu baitzuen bere lehen lana: This ain`t jazz no more.
Kino International izenarekin dabil DJ moduan eta, une batez, aparkatuta utzi du Borja Piñeirorekin Reykjavik606 gisa partekatzen duen proiektua, Endless Summer In Peckham (2019aren amaieran Forbiden Coloursen kaleratua) lanean hasi zuten antzeko bidetik jarraitzeko, eta jazza da erreferente nagusia, nahiz eta elektronika alde batera utzi gabe, broken beata, house eta jungle formetan mugitzen den.
Sausalito-n ere, estiloen aniztasunak mugitzen gaitu puntu batetik bestera, etengabean. Baino ildoa galdu gabe, jazzaren eta housearen tarte horretan, sample lan aberatsarekin. Azken lan honek hainbat kolaborazio izan ditu, tartean, Sara Zozaya donostiarraren ahotsa.