Jade Le Guilly frantziarrak Realaren atzeko lerroa indartuko du
Emakumezkoen liga hastear denean, Realak fitxaketa baten berri eman du. Jade Le Guilly atzelari frantziarrak txuri-urdinekin jokatuko du utzita. Le Guilly Paris Saint-Germain taldekoa da, eta Reala akordio batera iritsi da Frantziako klubarekin eta jokalariarekin.
Le Guillyk 20 urte ditu eta Nogent-sur-Marne hirikoa da. 12 urte besterik ez zituela iritsi zen Paris Saint-Germainen beheko mailetara. 2019an, 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi zuen, Frantziako selekzioko kapitain gisa. PSGko lehen taldearekin egindako debuta aldiz, 2020-2021 denboraldian iritsi zen. Urte horretan, Frantziako liga eskuratu zuen Paris Saint-Germainek, klubaren 50. urteurrenarekin bat eginez.
Gipuzkoako poliklinikan mediku azterketa egin diote, eta Anoeta bisitatu ostean, aurreneko adierazpenak egin ditu. “Klub honetara iristeagatik oso pozik” dagoela aitortu du jokalariak. Le Guillyk ilusioz beterik dagoela nabarmendu du. “Reala urte honetarako proiektu asko dituen talde lehiakorra da”, gaineratu du.