Le Normand ez da Old Trafforden izango
Etzi, ostegunean, Realak Europako Ligako lehen neurketa jokatuko du. Old Trafforden ariko dira Manchester United indartsuaren kontra, 21:00etan. Txuri-urdinek hutsune nabarmena izango dute atzeko lerroan. Robin Le Normand frantziarrak min hartu du, eta hainbat aste beharko ditu lesioa gainditzeko. Realak jakinarazi duenez, estres mekanikoak eragindako hezur lesio bat du ezker oineko bigarren metatartsianoan.
Horiek horrela, Imanol Alguacil entrenatzaileak Le Normanden ordezkoa aukeratu beharko du. Ondo bidean, hiru hauetatik bik jokatuko dute atzeko lerroaren erdiko lekuetan: Igor Zubeldia, Aritz Elustondo eta Jon Pacheco.