Donostiako suhiltzaileek kamioi bat eraman dute Gineara
Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak gobernuz kanpoko erakundeak IVECO T-5 suhiltzaileen kamioi bat eman dio Ginea Bissauko Bafata hiriari. Horrela, ibilgailua orain arte existitzen ez zen hiriko Babes Zibileko eta Suteak Itzaltzeko zerbitzu berriaren parte izango da, Ekinbideren arabera.
Gainera, suhiltzaileen ekipamendua ere eman zieten, Bafatako suhiltzaileek beraien eginkizunak behar bezala betetzeko. Ekipamendua honakoez osatuta dago: esku hartzeko ekipoak, ibaiko ura xurgatzeko motoponpa bat eta sua itzaltzeko materiala (mahukak, eraso-lantzak, sokak eta palak, besteak beste).
Horrez gain, suhiltzaileen prestakuntza bat ere eskaini zieten.