Datorren astean ospatuko dituzte Porrontxo jaiak Egian, eta aurtengoak bereziak izango dira; ez soilik pandemiaren osteko lehenengoak izango direlako, baita 40 urte beteko dituztelako ere. Urteurrenaren bueltan, gaur egun jai batzordean dauden hiru kide elkartu ditu IRUTXULOKO HITZAk.