'Luis Gasca, Komikia eta zinema' erakusteka Okendo Kultur Etxean
Irailaren 8tik Luis Gasca, Komikia eta zinema erakusketa ikusi daiteke Okendo Kultur Etxean. Erakusketa hau azaroaren 8rarte egongo da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan. Asier Mensurok eta Alvaro Ponsek komisariatutako erakusketak Luis Gascaren irudia omentzen du, Koldo Mitxelena Kulturunearen ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez.
Erakusketak bi zati ditu: obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituena, eta zinemari lotutakoa, argazkilari desberdinek egindako artista garrantzitsuen 100 argazki ingurunekin. Argazkilari horiek Gascaren alabetako baten bilduma pribatutik eta komisario baten bilduma partikularretik ateratakoak dira. Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin zuen lotura biltzen ditu, hau da, komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak.
Agenda hedatua Koldo Mitxelenaren Areto Nagusian egingo da, eta, bertan, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketa egingo dira. Topaketa horiek Borja Crespok egingo ditu, irailean eta urrian, eta haien helburua erakusketa berak sortzen duen testuingurua aberastea da, sorkuntzarekin zerikusia duten pertsona ospetsuen presentziarekin.