Ghost Number talde donostiarrak dakarren cumbia surflari berriak 'hilda' utziko zaitu
Gaur, laugarren diskoaren lehen aurrerapena aurkeztu du Ghots Number taldeak: Muerto cumbia surflaria. Gaztelaniazko lehen atal honetan, beren soinu bereizgarri eta sailkaezinean sakontzen dute: cumbia, mambo, soul, calypso edo rumba ukituak aurkituko ditugu, besteak beste. Urriaren 14ean kaleratuko dute Venenos y Demonios lan berria.
Folc Records en LP bereziaren bidez argitaratuko den disko batez gozatzeko aukera izango da tirada oso mugatuarekin. Instrumentu gehienen ekoizpena, konposizioa, moldaketak, nahasketa eta interpretazioa 413k egin dute, hau da, David Pisabarrok, Ghost Numberreko buruak. Estanislao Elorza, Doctor Masterrek masterizatu du eta diseinua Oskar Benasek egin du.
Hau da Muerto izeneko cumbia zoroarekin utziko zaituztegu, Joseba Aldalurrek grabatu eta 413k zuzendu eta muntatu duen bideokliparekin.