"Dena eman dugu, baina ez da posible izan"
Historikoa da gizonezkoen Donostiarrak lorturikoa. Inoizko emaitzarik onena da eurentzat Kontxako Banderan. Bikain aritu dira, baina bat hobea izan da: Urdaibai. Iragan igandean eta gaur bizkaitarren atzetik sailkatu da Donostiako trainerua, eta erakutsi du bandera gertuago egon daitekeela.
Arantza batekin geratu ziren lehen jardunaldian, eta gaur hori bera atera ahal izan dutela aitortu du Endika Alberdi arraunlariak: “Dena eman dugu, baina ez da posible izan. Ezin hobeto aritu gara, baina banderarekin hobeto. Oso pozik gaude dena eman dugulako”. Urdaibairi ezin izan diote aurrea hartu, zazpi segundo luzeko desabantaila asko bazen ere. “Badakigu zer nolako taldea egin duten, eta, begira, berain kontra hor egon gara”, dio Alberdik. Bandera lortzeko aukera gertu dagoela sentitzen du.