"Denboraldia oso gustura bukatu dugu estropada honekin"
Emakumezkoen Donostiarrak hirugarren bukatu du Kontxako Bandera, ohorezko txandan maila ona emanda. Bigarren jardunaldiko estropadan laugarren izan diren arren, sailkapen orokorrean hirugarren tokian geratu dira Orio eta Donostia Arraun Lagunaken atzetik.
Estropada serioa eta ona egin dute lehendabiziko luzean, eta behin ziaboga emanda, atzera geratu dira. Horrela ere, pozik daude egindako estropadarekin. Maialen Alkorta arraunlariaren arabera, pasa den asteko estropada baino hobeagoa egin dute. “Irteeratik onenekin aritu gara, eta horrek lagundu gaitu borrokan aritzeko. Ziabogara arte eutsi dugu. Denboraldia oso gustura bukatu dugu estropada honekin”. Donostiarraren helburua bandera lortzea zen, baina datorren urtean ere ahaleginduko direla dio Alkortak.