Zinemaldiak 23.360 sarrera saldu ditu lehenengo egunean

Donostia Zinemaldia Donostia Zinemaldirako sarrerak lortzeko ilara. (Argazkia: Lide Ferreira)

Zinemaldiak 70. edizioko lehenengo hiru egunetarako 23.360 sarrera saldu zituen atzo, lehenengo salmenta egunean. Online eta Kursaaleko Zinemaldi plazako leihatiletan ari dira sarrerak saltzen. Atzo lehenengo hiru egunetako sarrerak (ostirala 16, larunbata 17 eta igandea 18) soilik jarri zituzten salgai. Gaur (astelehena 12) 09:00etatik aurrera hasi da hilaren 19ko (astelehena), 20ko (asteartea) eta 21eko (asteazkena) sarreren salmenta (baita lehenbiziko hiru egunetakoak ere), eta bihar, hilaren 22ko (osteguna), 23ko (ostirala) eta 24ko (larunbata) txartelak (baita gainontzeko egunetakoak ere). Hilaren 14tik aurrera, eskuragarri dagoen edozein emanaldirako sarrerak erosi ahalko dira, eta hilaren 16tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan eta online erosteko aukera izango da. 

Gehien saldu diren sarrerak film hauenak izan dira: El suplente eta Girasoles silvestres, Sail Ofizialean; En los margenes eta As Bestas, Perlak sailean; eta Mi pais imaginario Horizontes Latinos sailean. 

“Datu hauek publikoa zinema-aretoetara itzultzeko irrikan dagoela erakusten dute; horregatik, Zinemaldiak ikusleen erantzuna eskertu nahi du”, nabarmendu du Jose Luis Rebordinosek, Zinemaldiaren zuzendariak. 

Pandemiaren ondoren, aretoetako edukiera %100era bueltatu da berriro, eta Belodromoa bezalako egoitzak berreskuratu du Zinemaldiak.

HITZAkide HITZAkide