Anoeta estadioaren ingurua urbanizatzeko lehen fasearen lehiaketa abiatu du udalak
Donostiako Udalak maiatzean onartu zuen Anoeta estadioaren ingurua urbanizatzeko lanen proiektua. Bi fase eta lau azpifase izango zituela iragarri zuten, eta, azkenik, lehen faseko aurreneko azpifasearen lehiaketa martxan jarri dute. Xanti hotelaren eta skatepark gunearen aurrealdean izango du eragina. Lizitazioaren aurrekontua 2.262.000 eurokoa da, eta gauzatze epea bederatzi hilabetekoa.
Urbanizazioa 2026rako bukatuta egotea aurreikusten du udalak, eta erabateko aurrekontua 6.798.160 eurokoa izango da. Gogora dezagun 2019ko irailean bukatu zituztela Anoeta futbol estadioa berritzeko lan garrantzitsuenak.