"Beraien prozesu bat da; ni ez naiz alderdi sozialistako kide"
Donostiako PSE-EEk datozen udal hauteskundeei begira egingo dituen primarioen inguruan galdegin diote gaur Eneko Goia alkateari. Izan ere, Odon Elorza alkate ohiak sozialisten primarioetan parte hartzeko hautagaitza aurkeztu zuen abuztua bukaeran. Gainera, Elorza kritiko agertu da egungo udal gobernuarekin. Goiak, ordea, horren inguruko iritzirik ez du eman nahi izan.
Horrela ere, sozialisten primarioak errespetatzen dituela adierazi du alkateak: “Albistea jakin zenean adierazitakoa errepikatuko dut. Alderdiek beraien barruan dituzten aukera prozesuak errespetatzen ditut. Beraien prozesu bat da; ni ez naiz alderdi sozialistako kide. Eta, beraz, ez dut zer esanik horren inguruan. Beraien gaia da”.
Bestalde, Donostiako PSE-EEko 57 militantek babesa adierazi diote Marisol Garmendiari, gutun baten bidez. 2011n galduriko alkatetza berreskuratzeko “egokiena” dela nabarmendu dute.