Tasen eta zergen inguruko bilera irekia egingo dute udaletxean
Bihar, hilak 15, udal gobernuak eta gainerako udal taldeek 2023rako Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkeztuko dituzte udaletxean. Herritar guztientzako irekia izango da bilkura, eta Urumea gelan izango da, 18:00etan. Ijentea kaletik sartu beharko da. Bilerak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.
Ordenantza fiskalen proiektua Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkari Kerman Orbegozok aurkeztuko du, eta arau proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek azalduko dituzte. Hau da, tasen eta zergen inguruan arituko dira. Denbora tarte bat egongo da galderak egiteko.