Hondartzetako toldoen eta karpen denboraldia gaur amaituko da
Udako azken egunak dira eta gaur, irailak 15, toldoen, karpen eta eguzkitakoen denboraldiko azken eguna da. Horretaz gain, aulkien alokairua eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat lagundutako bainu zerbitzua ere gaur bertan amaituko dira. Bestalde, gainontzeko zerbitzuak, hau da, dutxak eta kabinak, hilaren 30arte erabili ahalko dira.