Bertso poteoa antolatu du Ikasle Abertzaleakek "beto politikoaren" kontra
Joan den ekainean salatu zuen Donostiako Ikasle Abertzaleakek Egiako Porrontxotan txosnan parte hartzea “debekatu” ziola Jai Batzordeak. Ikasle antolakundearen ustez, erabaki horren atzean, Sortu alderdia dago eta “Mugimendu Sozialistaren parte izateagatik jarritako beto politikoa” da erabakia.
Jai Batzordearen arabera, auzoan presentziarik ez duen eragileek ezin dute txosnetan parte hartu, hala jasotzen baita estatutuetan. Ikasle Abertzaleakek salatu zuenez, “jardun faltagatik txosnetan parte hartzeko aukera ukatzeak ez du ez hanka ez bururik”, eta “beto politikoa justifikatzeko gezurra” dela uste dute.
Hainbat bilera eta proposamenen ostean, akordiora iritsi ez eta Ikasle Abertzaleak txosnetatik kanpo geratu dela ikustean, “jaietan parte hartzeko aukeran berresteko” bertso poteoa antolatu dute larunbaterako. 20:00etan abiatuko da Plaza Haunditik eta Aitor Bizkarrak, Lurdes Ondarok eta Aitof Tatiegik hartuko dute parte.
EGIAKO JAIETAN BETO POLITIKORIK EZ! pic.twitter.com/PKY1I9XZUc
— Donostiako Ikasle Abertzaleak (@DonostiakoIA) June 29, 2022