EH Bilduk Juan Karlos Izagirre proposatuko du Donostiako alkategai izateko
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategai izateko proposatuko du EH Bilduk, hainbat hedabideen arabera. Izagirre Donostiako alkatea izan zen 2011tik 2015era, Odon Elorzaren 20 urteko agintearekin amaituz. 2015eko hauteskundeetan EAJko Eneko Goia gailendu zen, eta Izagirre mediku lanenetara bueltatu zen. Azken agintaldian Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren eleduna izan da. Beraz, gauzak horrela, datozen hauteskundeetan bi alkate ohi aurkeztu daitezke alkatetza berreskuratzeko, Odon Elorzak Marisol Garmendia gailentzen badu PSE-EEko primarioetan.