Giro paregabea Porrontxoetako herri bazkarian
Bazkaltzeko errusiar entsaladilla, piper beteak eta paella izan dituzte helduek, eta haurrek berriz, makarroiak tomatearekin jan dituzte.
Gaur eguerdian Porrontxoetako Denak Etxera herri bazkaria ospatu da Plaza Haundin. Beteta egon dira antolatzaileek jarri dituzten mahai guztiak, eta adin guztietako jendea egon da bazkarian. Bazkaltzeko errusiar entsaladilla, piper beteak eta paella izan dituzte helduek, eta haurrek berriz, makarroiak tomatearekin jan dituzte. Edateko garagardoa, sagardoa eta kalimotxoa edan du jendeak, Porrontxoetako jai giroari jarraipena ematen. Haurrek berriz, ura eta freskagarriak edan dituzte. Txaloak eta oihuak entzun dira bazkarian zehar, eta urez betetako pistolak ere ikusi dira, jendea freskatzeko, egun eguzkitsua eta beroa izan baita.
Jarraian herri bazkariaren irudi bilduma ikus dezakezue: