Manteo institutua adin txikikoen babesgabetasuna prebenitzeko zerbitzuetan sartu dute
Adin txikikoen babesgabetasuna prebenitzeko esku hartze goiztiarreko zerbitzuetan sartuko dute Groseko Manteo institutua, udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hala onartuta. Horrez gain, haurtxokoetan eta gaztelekuetan arlo horretan egiten den lana indartzea erabaki dute. Horrela, Manteo sartuta, hiriko ikastetxeen %98a aipatu programan sartuta daude.
Programaren helburu nagusia adin txikikoek ikastetxeetan, haurtxokoetan, gaztelekuetan, kirol instalazioetan eta bestelako guneetan pairatu ditzaketen arrisku eta babesgabetasun egoerak prebenitzea da, ahalik eta lasterren hautemanez eta lehen fasean esku hartuta, baita jakinaraztea eta jakinarazpen prozesuetan laguntzea ere, beharrezkoa izanez gero.