Belatz gorri bat, Otxoki parkean
Itsas Enara Ornitologia Elkarteak noizean behin sare sozialetan partekatzen dituen bideo eder horietako bat partekatu zuen astelehenean: belatz gorri bat, Intxaurrondoko Otxoki parkean, ugaztun txiki bat jaten. Elkarteko kide Xabier Saralegik azaldu duenez, belatz gorriak Donostian ikustea “ez da zaila”: “Urte osoan dugu belatz gorria hirian, eta bikote batzuek Donostian egiten dute habia. Hala ere, espezie honen populazioa behera doa Euskal Herrian zein Iberiar Penintsulan, eta SEO/BirdLife erakundeak bere Hegazti Mehatxatuen Liburu Gorrian sartu zuen 2021ean”. Jarraian, bideoa ikus dezakezue:
Belatzaz gain, azkenaldian Donostiako beste hainbat hegaztiren ikuskapenen berri eman dute Itsas Enarakoek. Abuztuaren amaieran, esaterako, Antondegin ikusi zuten landa txirta baten bideoa argitaratu zuten; azaldu zutenez, “Gipuzkoan gutxitan ikusten den migratzailea da”. Duela pare bat aste, zuhaitz belatz baten eta gabirai eme baten borrokaren argazkiak argitaratu zituzten, Antondegin egindakoak. Hain zuzen ere, Martuteneko Antondegi eremua oso baliotsua da hegaztientzako, eta hedabide honek horri buruzko erreportaje sakona ondu zuen iazko azaroan. Bestalde, astelehenean, Donostiatik pasatzen ikusi zuten espezie desberdinetako hegazti talde baten argazkiak argitaratu zituzten: lau koartza hauskarak eta koartzatxo handi batek osatzen zuten taldea.
Jarraian, aipatu irudiak eta bideoa ikus ditzakezue:
Atzo Antondegin landa-txirta bat atseden hartzen.
— Itsas Enara Elkartea (@ItsasEnara) August 22, 2022
Gipuzkoan gutxitan ikusten den migratzailea da. pic.twitter.com/F7CqH98Ms8
[es] Alcotán vs gavilana, esta mañana en Antondegi (San Sebastián).
— Itsas Enara Elkartea (@ItsasEnara) September 9, 2022
[eu] Zuhaitz-belatza vs gabirai emea, gaur goizean Antondegin (Donostia). pic.twitter.com/5bNcGSKsNH
Pese a no ser extremadamente excepcionales, nunca dejan de llamar la atención los bandos multiespecíficos en migración.
— Itsas Enara Elkartea (@ItsasEnara) September 20, 2022
En las fotos un pequeño bando, compuesto por cinco garzas reales y una garceta grande, observado el pasado fin de semana en Donostia. pic.twitter.com/sWPiML5VCW