Binilo Gaua egingo dute Morlansen
Udaren amaierarekin batera, hemen da berriz ere Morlansko Binilo Gaua, bosgarrenez. Leire plazan egingo dute, ostiralean (20:00), eta bakoitzak bere biniloak eraman ditzake, han jartzeko. Morlanstarrak auzo elkarteak udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolatu du, eta azaldu dutenez, aurten ere “plato morea” egongo da, eta biniloak jartzeko pintxoa oparituko diete lehenengo hogei musika jartzaileei.