'Desapiyua' egingo dute Donostiako hiru auzok Trinitate plazan
Parte Zaharreko, Egiako eta Intxaurrondo Zaharreko hiru taldek Desapiyua izeneko proba batean lehiatuko dira, hilaren 24an, Trinitate plazan. Antolakuntza Sarerekin elkarlanean egin da, Etxera bidea gertu! lelopean, eta, bertan, umeen jolasak, herri kirolak, barra egun osoan eta musika emanaldiak izango dira. Gainera, 14:00etan herri bazkaria antolatu dute, eta, sarrerak erosteko, Kresala, Ordizi, Kata eta Zulo Zahar tabernetan eskuratu daitezke, 15 euroren truke.
Herri kirolen artean, joan den irailaren 10ean, Intxaurrondo Zaharreko jaietan, Maldapa giza probaren antzeko jarduera bat egingo da, Trinitate plazara egokituta. Hedabide honek proba horren albistea, bideoa eta irudi bilduma egin zuen.