Doako kirol jarduerak eskainiko dituzte Kirol Txartela dutenentzat, Europako Kirol Astea dela eta

Donostia Kirola Cyclingeko ikastaro bat Donostian. Donostiako Udala

Kirolaren Europako Astea dela eta, irailaren 26tik (astelehena) irailaren 30era (ostirala), Donostia Kirolak kirol-jardueren programa zabala antolatu du. 2.136 leku daude, eskainiko dituzten 107 saioetarako: ziklo indoorra, pilates, TRX, Cros Training, Yoga, Total body, GAP, latinzumba, gimnasia 65 +, tonifikazioa, mantentze-gimnasia edo dantza latinoak egin ahal izango dira.

Jarduera horiek eskaera handia izaten dutenez, Kirol Txarteleko abonatuentzat soilik gorde dira.

Doako saio horietan izena ematea online egin daiteke donostiakirola.eus webgunearen bidez edo horiek ematen diren kiroldegietan bertan ere.

HITZAkide HITZAkide