Orixe ikastolako ikasle bat izango da Haur Danborradako Danbor Nagusia
Donostiako Festak iragarri duenez, gaur arratsaldean egindako bileran, 2023ko Haur Danborradako Danbor Nagusia Orixe ikastolarena izango dela erabaki da. Bestalde, Zurriola Ikastolak ordezkatuko ditu Haur Danborradako pertsonaiak.
Aurtengo urtarrilean, pandemiagatik, ezohiko Haurren Danborrada ospatu zen, ikastola eta eskola bakoitzak ibilbide desberdina izan zutelako, eta datorren urtean, berriz ere, Alderdi Ederretik aterako dira haur guztiak, betiko ibilbidea eginez.