Dbiziko oharra, gaztelaniaz
Dbiziren zutabeetako informazio oharrak euskaraz egon ohi dira. Hala ere, su artifizialak zirela eta, Aste Nagusian Donostiako Mirafloresko markesa kaleko aparkalekua zerbitzuz kanpo egon da, eta honen berri ematen zigun kartela gaztelania hutsez aurkitu dugu. Bertan, «Estación fuera de servicio» jartzen zuen, eta erabilgarri zeuden gertueneko geltokiak adierazten zituen. Amaieran, «Disculpen las molestias» irakur zitekeen.
Beraz, beste behin ere, ikusi ahal izan dugu nola azken orduko oharretan euskara bazterturik geratzen den; gaztelania aurretik jarriz eta gure hizkuntzari bere lekua ukatuz.