'Euskorralito' bat jasaten ari direla salatu dute ehunka lagunek Donostian
Geroa Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak kaltetutakoak (BGAE) Donostiako kaleetan ibili dira gaur, babesgabetasuna salatzeko. Eusko Jaurlaritzari arazoaren konponbidean bitartekari izateko eskatu diote, eta GEROA BGAEri beraiekin hitz egitera esertzeko exijitu diote.
“Nazkatuta eta etsita” daudela adierazi dute, eta manifestazio osoan zehar askotarikoak izan dira aldarrikapen eta oihuak. Besteak, ELA sindikatuaren kontrako pankarta eta oihuak entzun dira, “salduak” direla eta “traizioa egin dietela esanez. Dirudienez, ELAk ez baitzien abisatu bere afiliatuei Geroaren oinarriak aldatuko zirela.
BGAEak borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeak dira, 1990eko hamarkadaren erdialdean sortu zena Gipuzkoako metalaren sektorean. Langilearen ekarpen bakoitza enpresak osatzen zuen. Harridura heldu zen erretiratuen lehen belaunaldi ugariak bere kapitala berreskuratu nahi izan zuenean: aukera hori ukatu zitzaien, soilik hileko errenta baten bidez egin zezaketen, hurrengo 25 urteetan,
BGAEaren estatutu-aldaketa Gipuzkoako metalaren hitzarmena sinatu ondoren egin zen. Hitzarmen horrek langile guztiak Geroara atxikitzera behartzen zituen, eta agintzen zien erretiroa hartzen zutenean emandako kapitalak berreskuratu ahal izango zituztela. Erakundea osatzen duten 113.000 langileak engainatuta sentitzen dira orain, inork ez dielako ezer esan aldatu diren baldintzen inguruan.
Horren arabera, ezin izango da erretirorako erreskaterik egin, baldin eta aurreztaileak 45.120 euro gainditzen baditu. Egoera hori ez zen jakinarazi bere garaian, eta baldintza hori ez zuen sinatu onuradunetako batek ere.
Asufin elkarteak 1.626 kaltetu ordezkatzen ditu, eta dagoeneko 108 erreklamazio indibidual aurkeztu ditu Geroaren aurka Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Kantabriako lan-arloko epaitegietan, ordezkatzen dituen kaltetuen zati baten alde.