36ko gerran Intxaurrondon gertatutakoa ezagutzeko bisita gidatua, larunbatean
Errepublikanoek Loiolako kuartelak setiatu zituzten Ametzagainatik, besteak beste, argazkiko kanoia erabilita. Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkarteak antolatuta, Herri memoria lantzen. 1936ko gerra Intxaurrondon bisita gidatua egingo dute, larunbatean, urriaren 1ean. Josetxo Otegi historialariak gidatuko du bisita, eta 36ko gerra auzoan nolakoa izan zen errepasatuko dute. Lauaizeta ikastetxetik abiatuko da bisita gidatua, 10:30ean, eta edonorentzat irekia izango da.

