Bang Bang Zinema Antzoki Zaharrera itzuliko da urriaren 22an
Bang Bang Zinema Donostiako Antzoki Zaharrera itzuliko da urriaren 22an, 19:00etan. ‘Batman’ (1989) + ‘Pesadilla en Elm Street’ (1984) pelikulak ikusteko aukera izango da jaialdi horretan.
Denboraldi honetan ez da abonurik egongo eta sarrerak urriaren 7an, ostirala, jarriko dira salgai, 11:00etan, txarteldegian eta Bang Bang Zinema webgunean.