EH Bilduk abiatu du Donostiako alkategaia aukeratzeko prozesua
EH Bilduk Juan Karlos Izagirre proposatuko du Donostiako alkategai izateko.
Gaurtik urriaren 9ra bitarte, Donostiako Udalerako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako EH Bilduren zerrendaburuak aurkezteko epea irekita egongo da. Hautagai bat baina gehiago egonez gero, horien arteko eztabaida urriaren 12tik 26ra egingo litzateke eta bozketa, urriaren 27, 28 eta 29an. Aurkako kasuan, hautagai bakarra aurkeztuz gero, urriaren 13, 14 eta 15ean bozketa.
Gogora dezagun, EH Bilduk Juan Karlos Izagirre proposatuko duela Donostiako alkategai izateko. Izagirre Donostiako alkatea izan zen 2011tik 2015era, Odon Elorzaren 20 urteko agintearekin amaituz. 2015eko hauteskundeetan EAJko Eneko Goia gailendu zen, eta Izagirre mediku lanenetara bueltatu zen. Azken agintaldian Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren eleduna izan da. Beraz, gauzak horrela, datozen hauteskundeetan bi alkate ohi aurkeztu daitezke alkatetza berreskuratzeko, Odon Elorzak Marisol Garmendia gailentzen badu PSE-EEko primarioetan.