Herrerako kantujira ostiralean itzuliko da
Kantujira bueltan da Herreran, eta 2022-2023ko ikasturteko lehenengoa ostiralean egingo dute, hilaren 30ean, 19:00etan Euskal Giroa elkartetik abiatuta. Lehenengo entsegua hilaren 14an egin zuten, eta Altzako Estibaus.info atariak argitaratutako informazioaren arabera, 40 lagun bertaratu ziren; gainera, gizon baino emakume gehiago egon ziren. Koldo Olidenek zuzenduko du kantujira, eta Manolo izeneko gitarrista. Auzotar guztiak parte hartzera edo kantujiraz gozatzera deitu dituzte.